Poloniako Szczecinek-eko Espol Szkol Spolecznych ikastetxeko 24 ikasle eta bi irakasle gure artean izan ziren joan den astean, Labiaga ikastolaren eskutik. Ingelera erabiliz elkartruke baten programaren baitan egin dute ezagutu dute elkar Polonia eta Berako DBH2ko ikasleek.
Poloniarrak aste baterako etorri ziren. Astelehenean ongi etorria eta show-a eskaini zitzaien, bertsolari, dantzari, trikitilari eta txistulariekin eta astean zehar Donostia eta Iruña bixitatu eta Ortzegun Gizen eta inauterietako ohiturak ikusi ahal izan zituzten. Igandean, Beran Iñudeak eta artzaiak ikusi ondotik Lesakan bazkaldu eta zakozarrak ikusi ondotik agurtu zituzten poloniarrak. Ez da betirako agurra izanen, martxoaren 23tik 30era Poloniara joatekoak baitira Labiagako 23 ikasle.
Leire Barrutia, Labiagako irakasleak aipatu digunez, «proiektuaren nondik norakoa irakasleek antolatu badugu ere ikasleen lana poloniarrak etortzeko aste honetan egin dugun guztia antolatzea izan da. Taldeka plan bat antolatu, aurrekontua egin, behar duen lekutara deitu.... eta gero klase guztiaren aurrean aurkeztu. Horixe izan da joan den astean bete duten plangintza».