Gladiators Day eginen dute martxoaren 15ean Igantziko Irrisarri Landen

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 24a, 08:26

Ura, lohia, sua eta hainbat oztopo izanen dituzte bidean partehartzaileek. Utzitako argazkia

5 kilometro eta erdiko proba berezi bezain gogorra izanen da

Joan den urtean ireki zenetik, abentura kirola egiteko aukera eskaini du Igantziko Irrisarri Land Abentura Parkeak, baita mendi bizikletarekin lotutako probak antolatu ere. Martxoaren 15erako berriz, proba berezi bezain gogorra prestatu dute: Gladiator’s Day. Oztopoz betetako 5 kilometro eta erdiko ibilbidea osatuko dute, sua, ura eta lohia protagonista izanen diren ibilbidean.

Antolatzaileek dioten bezala, proba bukatzea da garaipena. Gaurgero izen emateko epea zabalik dago, www.rockthesport.com webgunearen bidez eta hau idazterakoan 86 lagunek emana dute izena. Proba 12:30ean hasiko da eta helmuga 14:30ean itxiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun