Elkartearen 75. Urteurreneko ekitaldien baitan, Lesakatik Hondarribiarako mendi ibilaldia antolatu du Beti Gaztek martxoaren 1ean. Heldu den igande goizeko 7:30ean abiatuko dira Plaza Zaharretik eta bortz inguruko ibilaldia izanen dute. Itzulera autobusez eginen dute.
Izen emateak otsailaren 25a arte egin daitezke, 662 539005 (Diego) edo 690 778245 (Jose Luis) telefonoetara deituz. Bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 10 euro. Bazkaria ez da prezio honetan sartzen.