Berako Udaleko Gobernu Batzordea utzi du Bilduk

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 20a, 10:05

Berako udal karguak hartu zituztenean, duela lau urte. Artxiboko argazkia

Legealdia bukatzeko lau hilabeteren faltan erabaki hori hartzea harrigarria iruditzen zaio Marisol Taberna alkateari

Berako Bildu Udal Taldeak, Jose Manuel Portu ordezkari duela, ez du segituko Udal Gobernu Batzordeko kide izaten, «ez gaudelako ados bertan ematen diren erabaki garrantzitsuenen gehiengoarekin, ez dugulako uste gure boza kontuan hartzen denik, ezta herritarren eskariak ere, eta Berako Udalak, gehienean, EAJren bozkei esker funtzionatzen duelako». Bilduren irudiz, «indar ezkertiar eta abertzale baten ordezkarien arteko eztabaida eta adostasunen bidez» funtzionatu beharko luke.

Berako Bildu Udal Taldeak, Jose Manuel Portu ordezkari duela, ez du segituko Udal Gobernu Batzordeko kide izaten, «ez gaudelako ados bertan ematen diren erabaki garrantzitsuenen gehiengoarekin, ez dugulako uste gure boza kontuan hartzen denik, ezta herritarren eskariak ere, eta Berako Udalak, gehienean, EAJren bozkei esker funtzionatzen duelako». Bilduren irudiz, «indar ezkertiar eta abertzale baten ordezkarien arteko eztabaida eta adostasunen bidez» funtzionatu beharko luke.

Jose Manuel Portu zinegotziak karguari uko egiteko aurkeztutako idatziak dioenez, «lehen momentutik proposatu zuten Aralar eta Bilduren artean gobernua eratzea, eta legegintzaldian zehar erabakiak modu honetan hartzea. Batetik, ikusita Berako herritarren gehiengoak gobernu ezkertiar eta abertzale baten aldeko hautua egin zuela, eta, bertzetik, EHBilduren proiektua abian jarri eta horren baitako funtzionamendu baten alde egonik».

Hala ere, Bilduk dioenez, «legegintzaldi honetan Aralarren izenean Gobernuak Eusko Alderdi Jeltzalearen bozkei esker funtzionatu izan du, nahiz eta erabaki batzuekin ados ez egon. Eta, horretaz gain, alkatetzak ez duela kasu gehienetan Bilduren proposamenik kontuan hartu, adibidez biomasa galderaren proiektuari buruzko informe bat egiteko eskatu zuenean edota beilatokiaren aferan udalak bitartekaritza lanak egin beharko lituzkeela proposatu zenean, bertzeak bertze».

Bildu Udal Taldearen erranetan, egungo Gobernu Batzordea ez da lan egiteko gune egokia, «bertan erabakiak hartzeko bozken gehiengoa duten ordezkariek (Aralarko eta EAJko ordezkariek) jarrera oldarkorra agertu baitute hainbatetan gure taldeko ordezkariarekiko; baita nabaritu izan delako, ez bakarrik gure taldeko ordezkariekin, baizik eta errespetu faltaz solastu direla baita herritarrekin eta haiei buruz ere». Gobernu Batzordetik kanpo egoteak ez du eran nahi, hala ere, bertan tratatzen diren gaien inguruan interesik ez duenik Bilduk; «Gobernu Batzordetik kanpo segituko dugu bertan ematen diren gai eta erabakien jarraipena egiten». Halere, Berako Udalaren funzionamenduan aldaketa baten beharra ikusten du Bilduk, «gehiengoaren gobernu bat eratuz eta herritarren borondatea kontuan hartzeko parte hartzea sustatuz, bertzeak bertze».

 

Alkatearen erantzuna

Marisol Taberna alkateak bere harridura agertu zuen, Bilduren erabakia, “legealdia bukatzeko 4 hilabete falta direnean” eman delako eta «erabaki hori justifikatzeko edo azaltzeko orduan, Aralar Taldea eta EAJ taldeak eman dion laguntza aipatzen dute behin eta berriz. Interes berezia agertzen du Bilduk Aralar EAJrekin baterateko, eta Bildu binomi horretatik urruntzeko».

Alkateak dioenez, «Legealdiaren hasieran, batzorde desberdinetako ardura eta erakunde desberdinetako ordezkaritzen banaketa Aralar, EAJ eta Bildu Udal taldeen artean adostu zen, eta horrek eman dio hiru taldeei lan ildoak erabakitzeko aukera eta bidea. Horrela udal ordezkari eta talde guztiek izan dute ekimenak, proposamenak eta eskaerak egiteko eta bideratzeko aukera. Gobernu Batzordea hiru taldeetako ordezkariek osatu dute, orain arte».

Marisol Tabernaren erranetan, legealdian zehar alkatetzatik berdin jokatu du Bildu eta EAJ udal taldeekin, «proposamen, deialdi, gonbidapen, edota informazioa emanez bide desberdinetatik, erregistroaren sarrera-irteeraren berri ematen zaie zinegotzi guztiei, gonbidapenak luzatu ditugu, bertze udal eta erakundeekin antolatzen diren bileretara, sortu diren lantaldeetan parte hartzera, bertze tokietako proiektuen bisita egitera». Gobernu Batzordean ere aukera hori izan dela azpimarratu ondotik, «hasieratik agertu dute Bilduren ordezkariek mesfidantza, proposamenik ez, iritzia gutti batzuetan eta gehienbat distantzia ixil bat. Bide horretan, Gobernu Batzordeko bilerak informazioa emateko gune bilakatu ziren gehienbat».

Alkateak aipatu duenez, «ez dugu erraten legealdi honetan dena ongi egin dugunik, beti final izan garenik, gehiago egin ez genezakeenik. Legealdian erabaki gehienak aho batez hartu dira, osoko bilkuretan, aurrekontuetan, gobernu batzordeetan. Ez-adoastasuna egon denean eztabaidak sortu dia, batzuk sutsuasoak bertzeak baino. Hortik jarrera oldarkorra eta errespetu fata ondorioztatzea, hagitz iraingarria eta oportunista da».

Alkatearen ustez, udalak saiatu behar du guztien gainetik interes orokorra bilatzen. «Herriaren borondateak balio digu batzuetan, interesatzen zaigunean, interesa politikoa edo partikularra dagoenean. Gure herrian borondate desberdinak badaude, ozenago aritzeak ez du erran nahi gehiengoa dagoenik edo arrazoia dagoenik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun