36 bikotek parte hartu dute Gure Txokoaren mus txapelketan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 20a, 08:48

Mattin Gonzalezek eta Jon Otxotekok Edurne Pachecoren eskutik jaso zuten saria. Utzitako argazkia

Jon Otxoteko eta Mattin Gonzalez lesakarrak suertatu ziren txapeldun

Berako Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatu zen otsailaren 14an Iamotenean. Guztira 36 bikotek parte hartu zuten eta horien artean, Lesakako Jon Otxoteko eta Mattin Gonzalez suertatu ziren txapeldun, finalean Berako Joseba eta Iñigo Martinez anaiei irabazita.

Txapeldunek, 400euroko saria jaso zuten eta azpitxapeldunek Zubiondo jatetxean bi pertsonendako otordua.

Hirugarren posturako lehian, Jon Magirena eta Bikendi Lakosta baztandarrek irabazi zieten Andoni Lasaga eta Bernard Errandonea beratarrei. Zalain jatetxean bi pertsonendako otordua eta Martiko produktuen lote bana jaso zuten, hurrenez hurren. Gure Txokoako zuzendaritza batzordeko Edurne Pachecok banatu zituen sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun