Arbolaren Eguna antolatu dute Lesakan otsailaren 21 eta 28an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 20a, 08:45

Gardelkopagoetan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan

Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 21 eta 28rako Lesakako Gardelkopagoetan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hilabeteko azken larunbatean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte. Bi egunetan hamaiketakoa eskainiko da eta ondotik inguruko parajeetara joanen dira monitoreekin. Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak, Tantirumairu ikastolak eta Gazte Asanbladak elkarlanean antolatu dute ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun