Lesakako Beti Gazte elkarteak larunbat honetan, otsailak 21, eginen du urteko ohiko batzarra, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean, elkarteak Alondigako lehen solairuan duen egoitzan.
Iazko akta irakurri eta onartu ondotik, iazko kontuak eta ekitaldiak eta 2015eko ekitaldiak eta aurrekontua aztertuko dituzte.
Aurten 75. Urteurrena ospatzen ari da Beti Gazte elkartea eta urteurren horren harira antolatu dituen eta antolatuko dituen ekitaldiak ere aztertuko dituzte. Kuotak eta zuzendaritza batzordea berritzea ere izanen dute hizpide, galdera-eskarien txandari ekin aitzinetik. Zuzendaritza Batzordeak luntx ttiki bat ere eskainiko die bertaratzen diren bazkideei.