Ikuskizun bikaina eskaini dute aurten ere Iñude eta Artzaiek Beran, guztira 53 bikote atera baitira. Horien artean, beterano batzuk ere bai, hain zuzen, 1975ean ohitura berreskuratu zutenak. Ikusi argazkiak
Igande goizean ezin izan zuten Eztegaratik Agerrarako bidea egin, euriaren ondorioz. Honela, Agerran egin zituzten lehenbiziko dantzak. Taldearen buru, duela berrogei urte, Victoriano Berasain, Joxe Mari Mehax eta Patxi Retegiren eskutik Iñude eta Artzaietako dantzak berreskuratu zutenak: Mikel Iturria eta Sole Garmendia, Fran Agara eta Mari Paz Martinez, Manolo Taberna (Garaxi bere alabarekin) edo Joxelu Unsion, bertzeak bertze. Beraiekin batera, duela berrogei urte ez, baina duela urte batzuk taldea utzia zuten berrogei urtetik goitiko batzuk ere bai: Juan Carlos Garro, Txaro Zubieta, Carlos Pacheco, Fernando Artieda eta Maria Vila… Eta beteranoekin batera, nola ez, gazteak ere.
Agerran bere dantzak egin ondotik, Eztegaratik Altzaterako bidea egin zuten eta gero 140 bat lagun bildu ziren Zubiondon bazkaltzera.