Beti Gazteko sokatira taldea Euskadiko txapelketan lehiatuko da

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 13a, 10:09

Nafarroako txapelketak irabazi ondotik, Euskadikoari gogotsu ekinen dio Beti Gazteko sokatira taldeak. Artxiboko argazkia

600eta 560 kiloko kategorietan ariko da larunbat honetatik aitzinera

Joan den urte akabailan Nafarroako txapelketa bi kategoriatan irabazi ondotik, Lesakako Beti Gazteko sokatira taldea Euskadiko txapelketan lehiatuko da, aspaldiko partez. 600 eta 560 kiloko kategorietan ariko da. Otsailaren 14an izanen dute lehen saioa, larunbatean Gipuzkoako Adunako pilotalekuan jokatuko baita 600 kiloko lehen jardunaldia.

600 kiloko bigarren jardunaldian Bilbon (Bizkaia) jokatuko dute otsailaren 21ean eta hirugarren eta hondar jardunaldia Erandion (Bizkaia) izanen da otsailaren 28an. Kategoria honetan, Lesakako taldearekin batera, Berriozar (Nafarroa), Ñapurrak (Lapurdi), Murueta (Bizkaia), Sokarrola (Bizkaia), Ibarra (Gipuzkoa) eta Abadiño (Bizkaia) ariko dira.

560 kiloko kategorian jardunaldi bakarra jokatuko dute Ezpeletan (Lapurdi) martxoaren 7am. Beti Gazterekin batera Berriozar, Ñapurrak, Ibarra, Txantrea eta Sokarrola lehiatuko dira kategoria arinenean.

Jardunaldi guztiak larunbatetan izanen dira. 14:00etatik 15:30era pisaketak izanen dituzte eta tiraldiak 17:00etan hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun