Lesakako udal kiroldegia ireki zela zazpi urte beteko direla eta, otsailaren 28 eta martxoaren 1eko astebururako eskaintza berezia prestatu dute. Honela, orain bazkide egiten direnak %75eko deskontua izanen dute matrikulan eta 28 euro bertzerik ez dituzte ordaindu beharko (lehen 112,26 euro).
Kirol jarduera ezberdinei dagokienez, otsailaren 28an, larunbatean 10:30etik 11:30era spinning, 11:45etik 12:45era Crosstrainning (intentsitate altuko entrenamendua), 12:45etik 13:15era Core, 17:30etik 18:30era Crosstrainning (intentsitate altuko entrenamendua), 18:30etik 19:30era spinning eta 19:30etik 20:15era Aquarunning saioak eskainiko dituzte eta martxoaren 1ean, igandean 10:30etik 11:30era Cardiokickbox, 11:30etik 12:30era Spinning eta 12:30etik 13:15era Aquaerobic. 4 eta 6 urte bitarteko haurrek ere izanen dute parte hartzeko aukera, igandean 11:30etik 12:30era eginen den psikomotrizitate saioan.
Abonatuek otsailaren 22ra bitarteko epea izanen dute izen emateko doan. Abonaturik ez daudenek, berrizm otsailaren 23tik 27ra eman dezakete izena, 5 euro ordainduta.