Etxalarko inauteriak, ohi bezala, Ortzegun Gizeneko zingar-arraultze eskearekin abiatuko dira. Igandean, Zaldun Inaute kinto bestak ospatu ohi dira eta astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek. Astearteko mozorro egunean, mozorroak eta karrozak plarazatuko dituzte.
Otsailak 12, ortzeguna
Goizean etxez-etxe ibiliko dira neska-mutikoak Ortzegun Gizen, Ortzegun Gizen, zingar-arraultze bat ez bada bertze eskatuz. 14:30etik aurrera Landagain eskolako ikasleek beren antzezlanak eskainiko dituzte karrikaz-karrika. Ondotik Guraso Elkarteak eskainitako berendua.
Otsailak 15, igandea
Zaldun Inaute egunean kinto bestak ospatuko dituzte.
Otsailak 16, astelehena
Astelehen Inaute egunean 08:00etan gosaria La Basque jatetxean. Ondotik herriko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoetan eta bertzeak beheko auzoetan eskean ibiliko dira egun osoan. Gauean pintxoak Elutsa ostatuan.
Otsailak 17, asteartea
Astearte mozorro egunean, 12:00 aldera herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria Herriko Ostatuan eta aldi berean, jubilatuen bazkaria Larraburuan. 18:00etatik aitzinera musika eta taloak frontoian Altxataren eskutik.