Gure Txokoako Mus txapelketa azkarra jokatuko dute otsailaren 14an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 11a, 10:06

Aurten ere sari ederrak banatuko ditu Gure Txokoak larunbateko mus txapelketaren ondotik. Artxiboko argazkia

Larunbatean 16:00etan hasiko da Iamotenean baina ordubete lehenagotik eman daiteke izena

Aurten ere, mus txapelketa antolatu du Berako Gure Txokoa elkarteak inauterietako larunbatean, hilaren 14an, Iamotenean. Txapelketa 16:00etan hasiko da eta izen-ematea 15:00etatik aitzinera egin beharko da, bikoteko 12 euro ordainduta.

Urtero bezala, sariak ederrak izanen dira: lehenbiziko bikoteak 400 euro eta txapelak eskuratuko ditu; bigarrenak bi afari Zubiondo jatetxean; hirugarrenak bi afari Zalainen eta laugarrenak Martikoren bi lote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun