Normalean astebete lehenago agertzen dira kaldereroak Berara, inauteriak iragartzera, baina aurtengoan inude eta artzainen asteburu berean etorriko dira, larunbatarekin. Aitzinetik, asteazkenean inauterietako kontzertua eskainiko dute Musika eskolako ikasleek Kultur Etxean eta Ortzegun Gizeneko ospakizunak ere eginen dituzte ttikienek.
Inauterietako entsaioak
Aurten kaldereroak eta Inude eta Artzaiak asteburu berean suertatzen dira. Modu egokian dantzatzeko entsaioak ere eginen dituzte, urtero bezala. Honela, otsailaren 12an, ortzegunean 19:30ean kaldereroen entsaioa eginen dute Musika Eskolan. Inude eta artzaien entsaioak, berriz hilaren 11n eta 13an (asteazken eta ortzirala) eginen dituzte 20:00etan Eztegara pilotalekuan. Bazkarirako txartelak ere entsaio egunetan banatuko dituzte.
Otsailak 11, asteazkena
18:00etan Musika Eskolaren Inauterietako kontzertua kultur Etxean.
Otsailak 12, ortzeguna
15:45ean Ortzegun gizen. Suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura.
16:30ean A ze nolako banda parranda haurrendako antzerkia Eztegara pilotalekuan.
Otsailak 14, larunbata
19:00etan abiatuko dira kaldereroak Illekuetatik Herriko etxeko plazara eta ordu erdi lehenago prest egon beharko da. Ibilbidea: Illekueta-Altzate-Zahar etxea-Eztegara-Bidasoa karrika-Herriko etxea izanen da. Euria eginen balu, ekitaldia Eztegara pilotalekuan eginen litzateke.
Otsailak 15, igandea
10:00etatik aitzinera herrian barna, Eztegara pilotalekutik hasita Inude eta Artzaiak. 18:00 Eztegara pilotalekutik Altzatera Inude eta Artzaiak.
Otsailak 16, astelehena
Goizean zingar-arraultzea 19:00-20:00 Afrika Lion taldearen emanaldia Altzateko karrikan.