Helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboa eskainiko du Igantziko Udalak otsailaren 12an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 10a, 08:31

Ortzegun arratsaldeko 7etan Herriko Etxean

hezkuntzari buruzko saio informatiboa antolatu du. Udaletxean bertan izanen da. Bortzirietako, Male­rre­kako eta Baztango udalek, Gizarte Zerbi­tzu­ek eta Cederna-Garalur-ek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuan zonaldean helduendako hez­kun­tza zentro baten beharra azaldu zuten. Nafarroako bertze zonaldeetan bada horrelako eskaintzarik, eta gure zonaldea da hau eskain­tzen ez den bakarra da. Erantzuna baikorra izan zen eta ondorioz, Beran, Donezteben eta Elizondon gai honen ingu­ruan hitzaldiak antolatu ziren, etxeetara triptikoak banatu ziren eta irratietan publizitatea egin zen. Orain udal bakoitzean saio informatiboak egiten hasi dira.

Igantziko Udalak otsailaren 12an, ortzegun arra­tsaldeko 7etan helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboa antolatu du. Udaletxean bertan izanen da. Bortzirietako, Male­rre­kako eta Baztango udalek, Gizarte Zerbi­tzu­ek eta Cederna-Garalur-ek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuan zonaldean helduendako hez­kun­tza zentro baten beharra azaldu zuten. Nafarroako bertze zonaldeetan bada horrelako eskaintzarik, eta gure zonaldea da hau eskain­tzen ez den bakarra da. Erantzuna baikorra izan zen eta ondorioz, Beran, Donezteben eta Elizondon gai honen ingu­ruan hitzaldiak antolatu ziren, etxeetara triptikoak banatu ziren eta irratietan publizitatea egin zen. Orain udal bakoitzean saio informatiboak egiten hasi dira.

Saioan hurrengo gai­ak jorratuko dituzte: helduen alfabetatzea, hel­du­en ikaskuntza, modu­loak, INEMen eskain­tzen diren ikastaro eta lanetarako beharrezkoak diren ikasketak, gazte garaian utzitako ikasketak nola osatu, DBHko tituloak, oinarrizko konpetentziak.

Interesatuak daudenak bilerara hurbildu. Helduen Ikaskuntzarako zentroa zonaldean nahi bada, jendearen inplikazioa behar da, izena eman eta parte hartu.

Informazio gehiago nahi duenak Udaletxera edota Gizarte Zerbitzuetara dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun