Munduko I. Ilar lehiaketa egin dute Berako Labiaga ikastolan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 6a, 08:28

Ilar lehiaketa irabazi zuten Josune Urroz eta Saioa Mitxelena, beraien alabekin. Utzitako argazkia

40. urteurreneko ospakizunen baitan

Berako Labiaga ikastolaren 40. urteurrenaren ospakizunen artean, Munduko I. Ilar lehiaketa egin zuten otsailaren 1ean. Talde desberdinek prestaturiko eltzariak epai mahai zorrotz baten ahotik pasa ondoren, ikastolara hurbildu ziren lagun guztiak ilar jatearekin bero-bero asebetetzeko aukera izan zuten giro alai eta goxoa zela nagusi.

Lau taldek prestatu zituzten ilarrak eta horien artean, Josune Urroz eta Saioa Mitxelenak prestatutakoa suertatu zen garaile. Gero, 50 bat lagun bildu ziren ilar jatera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun