Santa Ageda bezperan kantuan ibili ziren Berako Labiaga ikastolakoak ere

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 5a, 17:22

Musika eta kantuz goxatu zuten Santa Ageda bezperako hotza Labiaga ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek. Utzitako argazkia

Julen Zelaieta eta Patxi Castillo bertsolariak lagun zituztela

Santa Ageda bezpera kantuz ospatu zuten Berako Labiaga ikastolakoek ere. Azken urteetako ohiturari eutsi eta Ikasle, guraso, atatxi-amatxi, irakasle eta ikasle ohiek parte hartu zuten giro ederrean herria alaituz. Geldiune bakoitzean Santa Agedaren kantaz gain Patxi Castillo eta Julen Zelaietak bertso dotoreak bota zituzten. Gainera, ikasle talde batek akordeoi eta panderoekin alaitu zuten ibilbidea. Aspaldiko ohitura zahar honi akabila emateko, ikastolan gurasoek egindako berendu goxoa dastatzeko aukera izan zuten. Ikusi argazkiak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun