Zalaingo langileek lantegiaren egoera kritikoa salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ttipi-Ttapa

Condesako langileak eta udal hautetsiak Lesakako elkarretaratzean.

Condesako langileek beraien egera kritikoa salatzeko elkarretaratzea egin dute martxoaren 5ean, ortzegunean 11:00etatik 12:00etara Lesakako Plaza Zaharrean. ELA eta LAB sindikatuek deituta, Zalaingo lantegikoak ez ezik, Berriobeiti eta Legutiokoak ere bildu dira Lesakan, Bortzirietako udal ordezkariekin batera.

Condesako langileek beraien egera kritikoa salatzeko elkarretaratzea egin dute martxoaren 5ean, ortzegunean 11:00etatik 12:00etara Lesakako Plaza Zaharrean. ELA eta LAB sindikatuek deituta, Zalaingo lantegikoak ez ezik, Berriobeiti eta Legutiokoak ere bildu dira Lesakan, Bortzirietako udal ordezkariekin batera.

Hain zuzen, elkarretaratzea baino lehen udal ordezkariekin bilera izan dute langileek. Egunotan, elkartasun mozioa eztabaidatulo udaletxetan eta horretaz gain, Condesako zuzendaritzarekin bilera eskatzeko asmoa azaldu dute hautetsiek.

Langileek jakinarazi dutenez, Condesaren oraingo egoera larri hau duela urtebete hasi zen, eta handik hona gauzak ez dira hobetu, alderantziz, taldearen bideragarritasuna gero eta gehiagotan jartzen da zalantzan eta norabide arriskutsua da.

ELAko Jose Luis Bakedanok eta LABeko Mikel Agirrek aipatu dutenez, «ia 4 hilabete igaro dira Condesak hartzekodunekin standstill akordio bat lortu zuela iragarri zuenetik. Muga-eguna urtarrilaren 15a bazen ere, ez dugu oraindik berririk jaso, ezta erantzunik ere, eta beraz ez dakigu zein egoeratan gauden orain».

Ustezko akordioa harez geroztik gauza batzuk aldatu omen dira, baina kudeatzaileek orduan emandako informazioa baliagarria baldin bada, Euskal Herriko lantegietako bat (Inox) oraingo jabeen eskuetan geratuko da eta bertze hirurak (Berriobeiti, Legutio eta Zalain) zerbitzuekin batera hartzekodunen eskuetara aldatuko dira (banka eta ArcelorMittal), horiekin dagoen zorra kitatzearren. Baina langileek ez dakite akordio hori indarrean dagoen.

ELA eta LABeko ordezkariek salatu dutenez, «iragarri zigutena ez da gauzatu, alderantziz, oso mugimendu kezkagarriak ikusten ditugu, are urduriago jarri gaituztenak: ekoizpena hutsaren hurrengoa da oraindik zenbait lantegitan, eta bertze batzuetan, likidezia eskasiagatik, ezin zaie erantzun bezeroen beharrizanei…». Lantegi guztien bideragarritasuna benetako arriskuan jarri dela eta denetan larriena, informazioa falta dela uste dute, etorkizunari buruzko ezjakintasuna.

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak eta Nafarroako Bobernuko Enplegu Departamentuak uko egin diote langileekin biltzeko duela hiru hilabete egindako eskaerari eta ez dute ulertzen arreta eskas hori, «onartezina baita 800 familiaren bizimoduarekin jolasean ibiltzea».  Langileen erranetan, «enpresa estrategiko bat, merkatua duena, hodi soldatuetan liderra, eta plantilla trebatu batekin, ezin da noraezeean bertan behera utzi, Condesaren jardueratik kanpoko zenbait interesengatik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!