Zikoina Lesakako Joanederreneko teilatuan

Ttipi-Ttapa 2015eko martxoaren 3a

Zikoina Lesakako Joanederreneko teilatuan.

Azken asteetako eguraldi euritsuarengatik galdurik beharbada, zikoina bat agertu da Lesakan. Nonbait, ez da edozerkin konformatzen den horietakoa eta XV. mendeko Joanederrenea etxe dotorearen teilatuan egin du kabia. Ez da inguruan laketu duen bakarra, Arizkungo elizdorrean ere ba omen da bertze bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun