Berdintasunaren Ginkana antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 2a, 10:18

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna girotzeko kanpaina berezia prestatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Hain zuzen, Berdintasunaren Ginkana antolatu dute martxoaren 2tik 7ra. Bezeroek, elkarteko denda eta zerbitzuetan ikusiko dituzten hitzekin hiru esaldi osatu beharko dituzte.

Sariak martxoaren 7an, larunbat arratsaldeko 7etan Alhondigan emanen den txokolatadan banatuko dituzte. Hain zuzen, lehen saria 300 euroko erosketa bonoa izanen da, bigarren saria 150 euroko erosketa bonoa eta hirugarren saria 100 euroko erosketa bonoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun