Bortzirietako emakumeen seigarren mendi itzulia Igantzin eginen dute martxoaren 8an

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 2a, 10:02

Bortzirietako emakumeak joan den urteko mendi itzulian.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Bortzirietako emakumeen mendi itzulia eginen dute seigarren aldiz, Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin. Aldi honetan Igantzin eginen dute irteera martxoaren 8an.

Igande goizeko 9etan dute hitzordua Udaletxe parean eta mendi buelta egin ondotik, 13:00etan elkarretaratzea eginen dute leku berean. 14:00etan bazkaria izanen dute La Villa jatetxean. Bazkarirako aurretik eman behar da izena 948 635036 telefono zenbakian eta 18 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun