94 pilotari hasi dira Bortzirietako buruz burukoan

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Joan den urtean Lesakan jokatu zituzten finalak. Artxiboko argazkia.

Bederatzi kategoriatan banatuak

Bortzirietako eskuz banakako hamalauga­rren pilota txapelketa urtarrilaren 21ean hasi da. Hain zuzen, bederatzi kategoriatan banatu dituzte pilotariak eta Bor­tzirietakoak ez ezik, Oiartzun, Iparralde, Irun eta Baztan aldekoak ere ari dira lau terdiaren ba­rrenean asteazkenetan Beran eta Etxalarren, ortzegunetan Arantzan, ortziraletan Beran eta larunbatetan Lesakan. Denera 94 pilotari ari dira.

Ttikiak, Umeak B, Umeak A, Kimuak A, Haurrak eta Kadete B mailakoak ligaxka moduan jokatzen ari dira eta Kadete A eta 22 urtez beheitikoek kanporaketak dituzte, galtzen duena kanpora. Finalak martxoan jokatzeko intentzioa du Bortziriak pilota elkarteak, baina oraindik ez dago data eta lekua erabakita.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun