Otsailaren 13an berriz idekiko ditu ateak Irrisarri Land-ek

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 5a, 08:16

Artxiboko argazkia.

Eguberri ondoko atsedenaldiaren ondotik, otsailaren 13an berriz ere ateak idekiko ditu Irrisarri Landek. Prezio sistema berria izanen du, errazagoa eta jarduera guztietaz gozatzeko aukera ematen duena. EmoZiona Ticketarekin bike park, tirolina, ibilbide, jolastoki eta zubi tibetarra erabiltzeko aukera izanen da. Heldu eta haurrendako prezioak ezberdinak izanen dira eta hotelean, bordetan edo aterpean daudenentzat prezio merkeagoak. Euritarako jantziak ere doan utziko dituzte, kanpoko jardueretan erabiltzeko. Berrikuntza hauek guztiak Fitur Ferian aurkeztu zituen Joxe Elgorriaga kudeatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun