Helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboa prest du Udalak

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Udaletxean emanen da 19:00etan

Igantziko Udalak, heldu den ortzegunean, otsailaren 12an, arra­tsaldeko 7etan helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboa antolatu du. Udaletxean bertan izanen da.
 
Bortzirietako, Male­rre­kako eta Baztango udalek, Gizarte Zerbi­tzu­ek eta Cerderna-Garalur-ek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuan zonaldean helduendako hez­kun­tza zentro baten beharra azaldu zuten. Nafarroako bertze zonaldeetan bada horrelako eskaintzarik, eta gure zonaldea hau eskain­tzen ez den bakarra da. Erantzuna baikorra izan zen eta ondorioz, Beran, Donezteben eta Elizondon gai honen ingu­ruan hitzaldiak antolatu ziren, etxeetara triptikoak banatu ziren eta irratietan publizitatea egin zen. Orain udal bakoitzean saio informatiboak egiten hasi dira.
 
Saioan hurrengo gai­ak jorratuko dituzte: helduen alfabetatzea, hel­du­en ikaskuntza, modu­loak, INEMen eskain­tzen diren ikastaro eta lanetarako beharrezkoak diren ikasketak, gazte garaian utzitako ikasketak nola osatu, DBHko tituloak, oinarrizko konpetentziak. 
 
Interesatuak daudenak bilerara hurbildu. Helduen Ikaskuntzarako zentroa zonaldean nahi badugu, jendearen inplikazioa behar da, izena eman eta parte hartu. 
 
Informazio gehiago nahi duenak Udaletxera edota Gizarte Zerbitzuetara deitu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun