Arkupeak-eko besta

Nerea ALTZURI 2015eko otsailaren 5a

Ana LARRETXEA

Arkupeak Elkarteko herriko bazkideen besta joan den ilbeltzaren 25ean egin zuten. 28 bazkaltiarrek Pabloenean bazkari goxoa egin zuten, eta ondotik mus txapelketan­ sei bikotek parte hartu zuten. Timoteo Iguzkiagirre eta Santiago Iparragirrek irabazi­ zuten musean; bigarren, Bonifazio Oskoz eta Pantaleon Errandonea gelditu ziren; eta hirugarren, berriz, Eusebio Gonzalez eta Matias Arozena. Egun ederra pasatu zuten. Arkupeak Elkartean, 80 inguru bazkide daude herrian eta Maria­ Dolores Iturria­ Mazizior herriko ordezkaria edo delegatua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun