Batzoki elkarteak zazpigarren aldiz antolatutako Xabi Zozaia paleta goma txapelketako lehen eta bigarren mailako finalak jokatu ziren urtarrilaren 17an. Lehen mailako final gogorrean, iaz ere txapeldun izan ziren Bizkaiako Amorotoko Jon Arriagak eta Zornotzako Iñaki Undak 25-22 irabazi zieten Ramos eta Zubimendi hernaniarrei, hain zuzen iaz bigarren mailako txapela jantzi zutenei.
Bigarren mailako finala ez zen hain berdindua izan eta Oronoz-Mugairiko Joseba Berhok eta Josu Goñik 25-15 irabazi zieten Alzuri eta Urdanpilletari.