Inauterietako entsaioak

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Artxiboko argazkia.

 

Aurten kaldereroak eta Inude eta Artzaiak asteburu berean suertatzen dira. Inauterietako programaren berri aldizkari honetako gehigarri berezian dituzue, baina modu egokian dantzatzeko entsaioak ere eginen dira. Honela, otsailaren 12an, ortzegunean 19:30ean kaldereroen entsaioa eginen da Musika Eskolan. Inude eta artzaien entsaioak, berriz hilaren 11n eta 13an (asteazken eta or­tzirala) eginen dituzte 20:00etan Eztegara pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun