Ate Irekiak kiroldegian

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

 

Urdiberaren hamabigarren urteurrena dela eta Ate Irekien Egunak egiten ari dira otsailaren 2tik 6ra Toki Ona kiroldegian. 14 urtetik goitikoek kirol jarduera ezberdinetan (aerobika, ciclo, entrenamendua suspentsioan, GAP…) doan parte hartzeko aukera dute egunotan.
 
Modu berean, otsai­laren 4an, asteazkenean, abonatuek nahi duten pertsona eramateko aukera izanen dute gimnasio eta sauna-lu­rrun bainu gunera, doan.
 
Otsailaren 7an, azkenik, 14-18 urte artekoek TRX-Ciclo saioan doan parte hartzeko aukera izanen dute, larunbat eguerdiko 12:00e­tan. Horretarako, otsai­laren 6a, ortzirala baino lehen egin beharko dute izen ematea kiroldegian (948 630215).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun