Komiki lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 5a, 16:22

Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Liburutegiak eta Kultur Batzordeak komiki lehiaketa antolatu dute, euskarazko komikigin­tza sustatzeko helburuarekin. Gaia librea izanen da eta komikiek eskuz eginak izan beharko dute euskara hutsean. Lanak liburutegian aurkezteko epea apirilaren 13an, 21:00etan bukatuko da eta sariak apirilaen 23an banatuko dituzte liburutegian. Jasotako komiki guztiekin erakusketa eginen da.
 
Partehartzaileak hiru kategoriatan banatuko dituzte, adinaren arabera. A mailan 10 urte artekoak, B mailan 11-15 urtekoak eta C mailan 16 urtetik goitikoak. Kategoria bakoitzean sari bakarra izanen da, A mailan 100 euroko bonua, B mailan 200 euroko bonua eta C mailan 300 euroko bonua. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun