Bakea eta bizikidetzari buruzko solasaldiak eginen dituzte

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikua izanen da hizlari otsailaren 19an Beralandetan

Auzolanean bakea eraikitzen goiburupean, Bakea eta bizikidetza: iragana, oraina eta etorkizuna landuko duten solasaldiak eginen dituzte datozen asteetan Beralandetan.
 
Zehazki, otsailaren 19an, ortzegunean, Iragana: Egia, justizia eta erreparazioa solasaldia eskainiko du Aranzadiko Paco Etxeberria antropologo, ikertzaile, auzi-mediku eta forentse ezagunak 19:00etan gaztelaniaz.
 
Otsailaren 26an, Oraina: bakegintzaren ikuspegiak landuko dituzte Foru Sozialeko Ai­tziber Blancok eta Baketik Fundazioko Iker Usonek. Solasaldi hau euskaraz eskainiko da 19:00etatik aitzinera.
 
Bukatzeko, martxoaren 5ean, ortzegun arra­tsaldeko 7etan Etorkizuna: Berako etorkizuneko bizikidetza landuz Open space dinamika sustatuko dute elebitan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun