Ekimen berri bati ekin diote Kaxerna Gaztetxekoak. Hain zuzen, hilean behin, ortziraletan, kontzertuak antolatzen hasiak dira, eskualdeko musika taldeen eskutik. Hasiera emateko, urtarrilaren 30ean, RIP taldea eta bertako kitarrajolea zen Jul Bolinagaren omenezko kontzertu-omenaldia antolatu zuten, baina Beralandetan egin behar izan zuten. Juan Losa UPNko zinegotziak «eraikinaren prestazioaren aitzakiarekin» Foruzaingora jo duela aipatu dute Gaztetxetik eta hortaz, «gura aurkako guda partikularrean, bere aitzakiak agortu artean» udaletxeko eraikinak erabiliko dituzte.