Umeen maitasun beharra gaiari buruzko solasaldia eskainiko du Carlos Gonzalez pediatra ezagunak urtarrilaren 30ean arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude Lesakako Dasya zentroan, Xagu liburudendan eta Oreka belardendan, Berako Haritza belardendan eta Doneztebeko Kimetz belardendan (18 euro ).
Bikoteari haurdunaldian, erditzean eta erditze ondorenean laguntza eta sustengua emateko helburuarekin lan taldea osatu da Bortzirietan, amatasun eta aitatasunerako prozesuan jasaten diren aldaketa fisiko, emozional eta mentalen aitzinean ongizatea bideratuz, hainbat ikuspuntu jorratuta. Urtarrilaren 4an Harriondoko liburutegian lan-taldea eta bere lana ezagutzera eman zuten. Bertan gai honekin lotuak dauden eskualdeko zenbait denda eta komertziok euren produktuak erakutsi eta saldu zituzten.