Garun-kalte hartuaren Nafarroako Elkarteak (Adacen) eta IrriSarri Land abentura parkeak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horri esker, elkarteko erabiltzaileek parkerako lehentasunezko sarbidea izanen dute eta hainbat merchandising objektu eginen dituzte bertako dendan salgai paratzeko. Joxe Elgorriaga IrriSarri Land parkeko gerenteak eta Francisco Fernández Adaceneko zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Adaceneko erabiltzaile eta profesionalek IrriSarri Land parkea bisitatuko dute udaberrian, eta pertsona elbarrientzat egokitutako jarduerak probatu ahal izanen dituzte. Elkarteko bazkideek, parkeko jarduerez gozatu ahal izanen dute prezio berezian.