Biltoki elkarteak urteko batzarra eginen du urtarrilaren 24an. 20:30ean hasiko da ohiko bilera eta gai-ordenean, altak eta bajak, urteko ekintzak eta kontuak, garbitasunerako deialdia eta bertze zenbait gai landuko dituzte. Ohikoaren ondotik bilera berezia ere izanen dute, juntaren zati bat berritzeko. Lehendakariordea, idazkaria eta diruzain bat hautatu behar dituzte, baita hiru bokal ere.