Euskal Tonbolako autoa Arantzan

Nerea ALTZURI 2015eko urtarrilaren 22a

Kontseilua

Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluak bederatzigarren urtea du Euskal Tonbola ekimenarekin. Euskararen normalizazioan, pauso berri eta sendoak ematen segitzeko erabiltzen du Kontseiluak. Hainbat ostatu eta saltokitan eskura daitezke txarteltxoak eta sari aunitz banatzen dira. Martxepenbordako Nekane Maiari Euskal Tonbolako autoa egokitu zaio. Zorionak!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun