Beti Gazte elkarteak aurten 75 urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak indentifikatzeko logotipoaren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu zuen.
Denera, 14 egilek 26diseinu aurkeztu zituzten eta ikusgai izan ziren Harriondoan. Eloi Lopez Perotxena herritarraren diseinua izan zen bozkatuena. Zuzendaritza batzordeak egindako bozketan ere, emaitza bera atera zen. Egile beraren bertze diseinu batek bigarren saria lortu zuen. Aipatzekoa da, Eloi Lopezek lehen sariaren 200 euroei eta bigarren sariaren 50 euroei uko egin eta Beti Gazteri eman dizkiola. Hirugarren saria (50 euro), Badajozko Alburquerque herritik Francisco Javier Sanchez Barrosok aurkeztutako Historia viva lanarentzat izan zen.