Carlos Gonzalez pediatrak solasaldia eskainiko du

Aitor AROTZEN 2015eko urtarrilaren 22a

Umeen maitasun beharraz ariko da

Umeen maitasun beharra gaiari buruzko solasaldia eskainiko du Carlos Gonzalez pedia­tra ezagunak urtarrilaren 30ean arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude Lesakako Dasya zentroan, Xagu liburudendan eta Oreka belardendan, Berako Haritza belardendan eta Doneztebeko ­Kimetz belardendan (18 euro ).
 
Bikoteari haurdunaldian, erditzean eta erditze ondorenean laguntza eta sustengua emateko helburuarekin lan taldea osatu da Bor­tzirietan, amatasun eta aitatasunerako prozesuan jasaten diren aldaketa fisiko,  emozional eta mentalen aitzinean ongizatea bideratuz, hainbat ikuspuntu jorratuta. Urtarrilaren 4an Ha­rriondoko liburutegian lan-taldea eta bere lana ezagutzera eman zuten. Bertan gai honekin  lotuak dauden eskualdeko zen­bait denda eta komer­tziok euren produktuak erakutsi eta saldu zituzten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun