Goizuetara mendi ateraldia

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren 1ean eginen da. Urta­rrilaren 30a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez). 
 
Agerratik (7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (08:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11:00etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordain­duko da bai bazkaria, baita autobusa ere. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun