Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Udalaren laguntzaz ‘Musikari ttikiak’ musika tailerra antolatu du, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendua. Izena emateko epea ilbeltzaren 30ean bukatuko da.
Matrikularen prezioa 30 eurokoa izanen da eta plaza mugatuak dira, saio bakoitzean 20 haur gehienez. Hain zuzen, ordu bateko lau saio eginen dira otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 13an eta 27an, arratsaldez. Izen emateko 012 telefonora deitu behar da (Nafarroatik kanpo deitzen dutenek 948 217012 telefonora).