Korrikaren 19. edizioa ere martxan da. Horren aurkezpena eta Bortzirietako Korrika batzordea sortzeko bilera urtarrilaren 28an izanen da, asteazkenarekin, 18:30ean, Berako Beralandeta eraikinean. Bilera horretara ere, euskara batzordeetako kideaz gain, gai horretan aritzeko gogoa duten euskaltzale guztiak gonbidatuak daude.