Ekimen berri bati ekinen diote aurten Berako Kaxerna Gaztetxean. Hain zuzen, hilabetean behin, ortziraletan, kontzertuak antolatuko dituzte, eskualdeko musika taldeen eskutik. Hasiera emateko, urtarrilaren 30ean, arratseko 10:30ean, RIP taldea eta bertako kitarrajolea zen Jul Bolinagaren omenezko kontzertua-omenaldia antolatu dute, Donostiako Kolpatu eta Berako BIP taldeen eskutik.
3 euroko sarreraren truke, Kortatu eta RIP taldeen bertsioak egiten dituzten talde hauek aditzeko aukera izanen da ilbeltzaren 30ean Kaxerna Gaztetxean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!