Bizkaitarrek irabazi dute aurten ere Lesakako Batzoki elkarteak antolatutako paleta goma txapelketa nagusia

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 19a

Txapeldunak, finalistak eta antolatzaileak, sari banaketaren ondotik. Aitor Arotzena

Bigarren mailan, Berho eta Goñi oronoztarrak txapeldun

Lesakako Batzoki elkarteak zazpigarren aldiz antolatutako Xabi Zozaia paleta goma txapelketako lehen eta bigarren mailako finalak jokatu ziren urtarrilaren 17an Lesakako udal pilotalekuan. Joan den urtean bezala, bizkaitarrak nagusitu dira kategoria nagusian.

Lehen mailako final gogorrean, berriz, Bizkaiako Amorotoko Jon Arriagak eta Zornotzako Iñaki Undak 25-22 irabazi zieten Ramos eta Zubimendi hernaniarrei, hain zuzen iaz bigarren mailako txapela jantzi zutenei.

Bigarren mailako finala ez zen hain berdindua izan eta Oronoz-Mugairiko Joseba Berhok eta Josu Goñik 25-15 irabazi zieten Alzuri eta Urdanpilletari.

Sari banaketan, txapelketari izena ematen dion herriko Xabi Zozaia palista handiaz gain, Batzoki elkarteko Maribi Gortarik, frontoia kudeatzen duen Gislene Alvesek eta epaile eta antolaketa lanetan aritzen den Felix Santamariak banatu zituzten sariak finalistendako eta gero, partehartzaileak afari batean bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun