Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du Agerra mendi taldeak otsailaren 1erako

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 16a

Paraje ederren barna egiten dute Bera eta Goizuetako arteko ibilbidea. Artxiboko argazkia

Izen ematea urtarrilaren 30a baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren 1ean eginen da. Urtarrilaren 30a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).

Agerratik (7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (8:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun