Musikari ttikiak tailerrerako izen emateko epea ireki du Berako Musika Eskolak

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 14a

0 eta 3 urte arteko haurrei zuzendutako musika tailerra izanen da. Artxiboko argazkia

0 eta 3 urte arteko haurrei zuzendua, ilbeltzaren 30a arte apuntatu daiteke

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Berako Udalaren laguntzaz ‘Musikari ttikiak’ musika tailerra antolatu du, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendua. Izena emateko epea ilbeltzaren 30ean bukatuko da.

Matrikularen prezioa 30 eurokoa izanen da eta plaza mugatuak dira, saio bakoitzean 20 haur gehienez. Hain zuzen, ordu bateko lau saio eginen dira otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 13an eta 27an, arratsaldez. Izen emateko 012 telefonora deitu behar da (Nafarroatik kanpo deitzen dutenek 948 217012 telefonora).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun