518 sinadura bildu dituzte Bortzirietan mediku eta pediatra euskalduna eskatuz

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 14a

Ander Almandoz eta Maider Arrieta, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko presidenteak eta presidente ordeak, sinadurak aurkeztu dituzte Lesakako Osasun Zentroan. Aitor Arotzena

Urtarrilaren 14an aurkeztu dituzte Lesakako Osasun Zentroan Euskara Mankomunitateko presidenteak eta presidente ordeak

Bukatu berri da Bortzirietan egin den Medikua edota pediatra euskalduna eskatu nahi dut izeneko kanpaina, eta parte hartze handia izan dela azpimarratu behar da. Guztira 518 eskaera orri jaso dira eskualdean. Emaitza onak dira benetan, kanpaina oso arrakastatsua izan dela erran nahi du horrek. Lortutako eskaera orri guztiak Lesakako Osasun Zentrora eraman dituzte Ander Almandoz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak eta Maider Arrieta, lehendakari ordeak urtarrilaren 14ean.

Bukatu berri da Bortzirietan egin den Medikua edota pediatra euskalduna eskatu nahi dut izeneko kanpaina, eta parte hartze handia izan dela azpimarratu behar da. Guztira 518 eskaera orri jaso dira eskualdean. Emaitza onak dira benetan, kanpaina oso arrakastatsua izan dela esan nahi du horrek. Lortutako eskaera orri guztiak Lesakako Osasun Zentrora eraman dituzte Ander Almandoz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak eta Maider Arrieta, lehendakari ordeak urtarrilaren 14ean.

UEMAren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik abiatutako egitasmo honek osasun alorrean garatzen diren hizkuntza-politikak aldatzea du helburu, eta gehiago zehaztuz, familia- medikua edota pediatra erdaldunak dauden herrietan profesional euskaldunak bermatzea da helburua. Bultzatzaileen erranetan «kanpainaren asmoa ez da izan, inondik inora, Bortzirietako osasun zentroetako langileen kontra egitea, haiek euskaraz jakitea eta, modu horretan, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzea baizik». Momentu honetan profesional horiek hizkuntza eskakizunik ez dutenez, egoera horri irtenbidea ematea lortu nahi da. Horretarako plantilla organikoan behar diren aldaketak egin ditzaten eskatu nahi izan da bukatu berri den kanpaina honen bidez.

Sinadura gehienak azaroaren amaieran bildu baziren ere, azken ahalegin batzuk egin ziren abenduaren amaieran eta urtarrilaren lehenbiziko asteburuan, eta orduan ere lortutako eskaera orriei esker jaso dira guztira 518 sinadura.

 

Hurrengo urratsak

Bildutako eskaerei jarraipena eginen zaie, hemendik aurrera, Ander Almandozek eta Maider Arrietak eraman dituzten sinadura orri guztiei sarrera emanez Bortzirietako Osasun Zentroan. Ondoren guztien kopiak UEMAra eta Behatokira bideratuko dira. Eta bertzetik, Nafarroako Gobernuari eskaera formala eginen zaio eskakizun horiek denak kontuan hartu eta plantilla organikoan beharrezko aldaketak egin ditzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun