Lesakako Xabi Zozaia paleta goma txapelketako finalak jokatuko dituzte urtarrilaren 17an

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 13a

Txapelak jokoan izanen dira larunbatean Lesakako udal pilotalekuan. Artxiboko argazkia

Lehen eta bigarren mailakoak, larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera

Kirolak Bat elkarteak zazpigarren urtez antolatutako Lesakako Xabi Zozaia paleta goma txapelketaren finalak jokatuko dituzte urtarrilaren 17an, larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera udal pilotalekuan.

Kirolak Bat elkarteak zazpigarren urtez antolatutako Lesakako Xabi Zozaia paleta goma txapelketaren finalak jokatuko dituzte urtarrilaren 17an, larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera udal pilotalekuan.

Joan den larunbatean jokatu ziren bi kategorietako finalerdiak. Bigarren mailan, Alzuri eta Urdanpilletak 25 eta 23 irabazi zieten Oiarzabal eta Goibururi eta Berho eta Goñik 25 eta 14 irabazi zieten Landa eta Zapirain-i.

Lehenbiziko mailako finalerdietan, Arriaga eta Undak 25 eta 20 irabazi zieten Zabala eta Huegun-i eta Ramos eta Zubimendik (iaz bigarren mailan txapeldun izandakoak) 25 eta 17 irabazi zieten Larralde eta Zumetari (iaz lehen mailako azpitxapeldunak).

Gauzak honela, larunbatean 18:00etan jokatuko dira bi finalak. Lehenik, bigarren mailakoan, Alzuri eta Urdanpilleta, Berho eta Goñiren kontra ariko dira eta ondotik, lehen mailakoan, Arriaga eta Unda, Ramos eta Zubimendiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun