San Antongo erromeria ospatuko da igandean Lesakako Endara auzoan

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 13a

Jendetza bilduko da igandean Endara auzoko baseliza inguruan. Artxiboko argazkia

Beti Gazte elkarteak mendi ateraldia antolatu du egun horretarako

Urtarrilaren 17an, larunbata, San Anton eguna ospatuko da. Egun berean mezak izanen dira Lesakako Endara auzoko baselizan 10:30ean eta 12:00etan, Baina egun handia, igandea izanen da, erromeri giro bikaina izaten baita goizetik San Anton baseliza inguruan.

Bertan, igande goiz eguerdi partean, besta giroa izanen da, postuak, musika, mezak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan eta arratsaldean, 17:30ean, herriko plazan dantzaldia Iratzar taldearekin.

Ospakizun hau dela eta bere 75. Urteurreneko estraineko ekitaldi bezala, Beti-Gazte elkarteak, goizeko 8etan plazatik abiatuta, San Antonera mendi irteera antolatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun