Guardia Zibilak atxilotutako 16 euskal herritarren artean Arantzako Haizea Ziluaga dago

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 12a

Gaur arratsaldeko 6etan informazio batzarra deitu dute Arantzako plazan

Hamasei lagun atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak, ETAri babesa ematea eta delitu fiskalak egotzita. Bertzeak bertze, Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga atxilotu dituzte Madrilen. Horiek ziren gaurtik aitzinera Auzitegi Nazionalean epaitzekoak zituzten ezker abertzaleko kideen abokatuak. Haizea Ziluaga Arantzako bizilaguna da. Hori dela eta, gaur 18:00etan batzar informatiboa eginen dute Arantzako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun