Euskal Tonbolako auto bat Arantzara egokitu da

Ttipi-Ttapa 2015ko urt. 14a, 11:05
Argazkian, bertzeak bertze, Nekane Maia ageri da Sandero autoarekin.

Nekane Maia aranztarrak Sandero autoa irabazi du

Nekane Maia aranztarrak Dacia Sandero autoa irabazi du Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluak antolatutako Euskal Tonbola ekimenean.

Euskararen normalizazioan, pauso berri eta sendoak ematen segitzeko helburuarekin, Euskal Tonbola ekimena bederatzigarren aldiz paratua du martxan Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluak. Hainbat ostatu eta saltokitan eskura daitezke txarteltxoak eta sari ugari banatzen dituzte horien bidez. Bada sari horietako bat, Dacia Sandero, autoa, Arantzako Nekane Maiari egokitu zaio. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun