Haziera kontzientea. Gure seme-alabak maitasunez eta errespetuz hezten solasaldia eskainiko du euskaraz Miren Camisonek urtarrilaren 12an, astelehenean 18:00etan Beralandetan. Sarrera doan izanen da. Bertzeak bertze, umetoki barreneko bizitzatik nerabezaroa arte, garapenaren eboluzioa; haurdunalditik 3 urte arteko garai erabakigarria eta gurasotasunaren kontzientzearen bidea azalduko ditu.
Bertze aldetik, aipatu behar da bularra ematea erabakitzen duten amei informazioa eta laguntza eskaintzea helburu duen Nafarroako Esnearen Ligak bilera eginen duela urtarrilaren 10ean, larunbat goizeko 11etan Beralandetan.