Antzerki saioa eskolan

Nerea ALTZURI 2015ko urt. 8a, 09:39
Aitor ELEXPURU

Joan den abenduaren 12an, eskolako gimnasioan, ikasle eta irakasleek prestatu­ri­ko antzezlanak ikusteko modua izan zen. Gimnasioa ttiki gelditu zen, tanpetaino­ bete baitzen eta antzezlanak hagitz ongi atera­ ziren. Haur Hezkuntzako haurrek Vi­val­diren lau urtaroak izeneko antzezlana eskaini zuten; 1go eta 2. mailakoek Eguna­ eta gaua; 3., 4., 5., eta 6. mailako ikasleek, Lehengo ohitura zaharrak lana taularatu zuten; eta DBHko neska mutikoek, berriz, Hollywoodeko izarrak lana.Tartean atse­denaldi bat egin eta Eguberritako bi zareak zozketatu zituzten. Lehenbiziko zarearen­ jabea Ibaialdeko Pakita Larretxea izan zen, 1.403 zenbakia zuen boletoa berak bai­tzuen; bigarren zarearen zenbaki­ saritua 1.829 izan zen eta Berako Julen Errandoneak­ eskuratu zuen. Herritarren aitzinean antzezlanak eskai­ni ondotik, abenduaren 17an Etxalar eta Igantziko eskoletako ikasleentzat bertze emanaldi bat egin zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun